Acceuil

No events to display
Zeru estalia

Aiherra

13 °C Zeru estalia

Min.: 13 °C | Max.: 13 °C | Wind: 15 kmh 240°

20140626 220902Herriko Kontseiluak

Plui

HTHP (PLUI)

Tableau permis

Hirigintza

 

Logo capb

EHE (CAPB)

Icone sp

Administratibo desmartxak

Bulletin ETE 2016

Herriko aldizkariak

Hiri erdiko tindaketak - Herriko kontseilukoren ihardokitzea

« Igande goizean iratzartu girelarik, zabaltasun handiko eta inoiz ikusi gabeko ekintzak aurkitu eta deitoratu ditugu. Ez ditugu hemen hedatuko gure haserrea ta okaztadura adierazteko erabili ditugun hitz guziak horien salatzeko. Herriko bestetan ere, inskripzio batzuk agertu ziren gainera. 

Gure herrian baizik gertatu diren gertakari horiek gogor gaitzesten ditugu, eta salaketa bat jarria izan da jendarmerian. 

Xuxen al dea ideien defendatzea edo egoerak salatzea holako ekintzak erabiliz ? Filosofia gai ederra da, aste honetan herriko kontseiluaren eta herritarren gogoan izan dena. 

Gure ekintzetan, proposamenetan edo aldarrikapenetan gure jarrerak baieztatzeko elkarrizketaren bidea hautatu dugu, bakoitzak nahi duen bezala mintza dadin. Umiltasun handiz gai zailenak ere jorratzen ahal ditugula sinesten dugu eta bide horretatik segituko dugu. 

Orria itzul dezagun, baina kexadura hor dago, ez dugu berehalakoan ahantziko, Segi Aintzina » 

HIRINGINTZA - Lapurdi Ekialdeko hTHPa

Euskal Hirigune Elkargoa 2023ko abenduan Elkargo azpiko Tokiko Hirigintza Planaren (hTHP) lantzen hasi zen; Lapurdi Ekialdeko 27 herri biltzen ditu, Aiherrako herria barne.

Hirigintza Kodearen L.153-8 artikuluaren arabera, hTHPa Euskal Hirigune Elkargoaren ardurapean eginen da, dokumentu gaietan eskumena baitu, kide diren herriekin elkarlanean.

Zer ote da hTHPa?

hTHPa bizi eremuaren heineko hirigintza dokumentu bat da, lurraldearen funtzionamendua eta erronkak aztertzen dituena, ingurumena errespetatzen duen garapen-proiektua eraikitzen duena eta lurraren erabilera arauen bidez formalizatzen duena.

Zertan gira ?   Plui labourd est lettre info public n1 euskaraPlui labourd est / euskara (132.77 Ko)

BIZILEKUAREN ETA ENERGIAREN ETXEA

Bizilekuaren eta energiaren etxearen idekitzea  -  Garrantzitsua

Berritze energetikorako obrak egin nahi dituzu eta baldintza onetan zure etxea eman, begira bi erantsi horiek :

Flyer mhe webFlyer eus web (546.23 Ko)                 240527 pays hasparren secretaires mairies 1240527 hazparneko poloa 1 (4.28 Mo)

DENAK CONPOSTARA

Com tous au compostCom tous au compost (545.68 Ko)

Com tous au compost page 0001

Parezkatze buruzko eztabaida

Urriaren 19a Aiherra-Antzuola eguna

Aiherra eta Antzuola herrien parekatzearen 40 urteen kasi, urriaren 19 an larunbatez Antzuolarrak errezebitzen ditugu. Huna programa :

-10 orenetan: Antzuolarren harrera ondotik bi herriko etxeen arteko  Hitzarmen berriaren izenpetzea Herriko etxean.  
- 11ak terditan: GAIA elkartearekin Herri jokoak antzuolar eta aihertarrak elgarrekin, haurrak barne.
-13h: aperitifa Denen etxean     - 14h30: bazkaria, Kuxkuxtuk animaturik. Prezioa : 15€.

Haurrentzat bazkari hotza izanen da 5€tan. Arratsaldean, aski haur baldin bada, bazkari denboran Uda Lekuko langile bat hor izanen da puzgarri batekin. 

Izen emaitea  urriaren 11a aintzin : Herriko etxea deituz (0559296402) edo mail bat igorriz : mairie@ayherre.fr

Bestalde, 40 urteen kari beste hitzordu bat : urriaren 11an ostiralarekin (19:00) denen etxean mintzaldi eztabaida publikoa Euskal Irratiek eta Kanaldudek grabaturik : « Mugazgaineko herrien birazkatzeak zertan dira gaur egun ? Zer sentsu dute ? Nola biziarazten dira ? Geroari begira transmisioa nola bermatu » gaiari buruz.

Img 20241003 wa0000

ASIAKO LEIZORA IHIZTATU

zepoak behar dira orain pausatu !

AIHERRAK ere Asiako Leizoraren aurkako borroka egunean parte hartuko du.


Martxoaren 9an, larunbatarekin, 9: 00etatik 11:30etara, zatoz herriko etxera zure artearen bila, kittorik eremanak izanen direnak, eta ondoko asteak ere.


Aurkezteko moldeak aldi berean zehaztuak izanen dira, eta erlezain bat hor izanen da bertan.

Iparraldeko pilota batzordea

Marion etchegoinberryBere aita (Pampilli Etchegoinberry) pilotari eta pilota arduradun izanez, bai Abarratia pilota elkartean, baita Iparraldeko Pilota batzordean ere, Marion naturalki pilotan hasi zen. 2000ko hamarkadan hasi ziren nesken pilota txapelketak. Lehenak ezker paretean eta trinketean, pilota goma betearekin jokatu ziren. Bere indar fisikoa bere pilotari lagunaren heinekoa ez izanikan ere, nahikeri handia erakusten zuen.  2000 eta 2006 urteen artean, beti Virginie Joncquet bere lagunarekin, Euskal Herriko 9 txapelketa irabazi zituen kimuetarik gazteak arteko maila guzietan, paletaz, bai goma betearekin, bai goma hutsarekin.  Frantziako txapeldun titulu batzuk ere eskuratu zituen. Zoinbait urte berantaga, txapelketa bat antolatu zuen Euskal Herriko emakumezkoen pilota elkarte nagusiekin.

 

Battita barbierBere lehen ofizioa zapataginarena izan bazen ere (zaharrenek "zapataina" deitzen zuten), Battitta BARBIERek (1923-2001) aihertarrak markatuko ditu 29 urtez herriko etxeko idazkari gisa egon baitzen. Hori zela eta, idazle publiko gisa lan egiten zuela erran genezake, jendeari zerbitzu emaiteko, herritarrak administrazio-dosierak betetzeko zailtasunetan zeuden garaian. 1969tik 1980ra  parrokiako erretorea izan zen Emile Larrekin, herriko lehen pilota eskola sortu zuten, katiximatik landa entrenamenduak eginez. Orduan, Euskal Herriko lehen trinkete "modernoetako" batean pratikatzen ahal zen kirol bakarra pilota zen, esku huska hain zuzen. Gaztetxea trinketea, 1970eko urriaren 25ean estreinatua izan zen, Laurent Challet auzapez zen garaian. Horrela, Challet jaunak 1968ko otsailaren 23an hil zen René Ospital auzapez eta kontseilari nagusiaren proiektua gauzatu zuen.Battittak mutiko belaunaldi oso bat lagundu du BELTZUNTZE elkartearen kultura eta kirol baloreak partekatuz. Elkarte hortako pilota saila ABARRATIA (Aiherra - Izturitze - Donoztiri) herri arteko pilota elkarte berrian sartu zen 1993an, hau sortu zenean, balore horiek etengabe transmitituak izan direlarik.

Xalbat duhalde 1Xalbaten bitartez ikusten da Abarratia esku huskako pilota eskolaren bizitasuna. Oraino gazte kategorian ari delarik (2005ean sortua), Mattin Echeverz pilotari lagunarekin batera, Euskal Herriko 4 txapelketa irabazi ditu jada gazteen mailan,  kimuetarik gaztetxoak arteko maila guzietan, bai trinketean bai plaza laxoan. Berrikitan, Frantziako txapeldun titulua eskuratu du gazteen mailan (oraino gaztetxoa delarik) Allande Martinon-ekin. Bere beso biziarekin kontrakoentzat karreatzeko zailak diren boteak tiroa bezala sakatzen ditu, eta aitzineko jokoan, pilotari abiadura handia emanez erasoak egiten. Gure elkarteko etorkizun handiko pilotari bat dugu Xalbat. Laster Hazparneko Berria trinketeko formakuntza poloan sartzea desiratzen diogu, bere formakuntzaren osatzeko eta pilotari guzien xedea erdiesteko: « Elite pro » berezkoen mailara heltzea.

 

XIXTROAK Aiherran

Aiherran, XIXTROAK banatze leku berri bat zabaltzen da : Ogi Bihia ogitegian

Sasoineko bio eta Idoki etxe ekoizpenak mana ditzakezue, Euskal Herriko 26 etxaldetatik elkartuak.

Asteazken gauerdi aintzin Xixtroak.com-en manatuz gero, ostiralean goizeko 10etatik 12rat eta arratsaldeko 4etatik 6etarat, zuen saskia eskuratzen ahalko duzue!

Euskal Herriko etxe ekoizleak susta itzazue, plazerra hartuz! On daizuela!

Flyer aiherra eus

 

MINBIZIAREN AURKA ZERBAIT EGIN

Bilketa gune bat ezarria da Herriko etxeko sartzean

Plan de recyclage bouchons 001

Hondakintegiak: tenoreak aldatu dira.

Maiatzaren 2az geroztik hondakindegietako tenoreak harmonizatu dira eremu geografiko bakoitzean luzazago idekiak izateko gisan. Hori, hondakinen bereizketa eta balorizazioa sustatzeko eta hobetzeko.

Beskoitzeko hondakindegia

Mendiko Borda gunea – RD 21 –Beskoitze
Astelehena : 14h/18h
Asteazkena, ostiral eta larunbata : 9h/12h – 14h/18h
Asteartea eta osteguna hetsia
Tél : 05 59 59 12 52

 

Heletako hondakintegia

Iholdiko bidea- Heleta
Asteartea eta osteguna  : 14h/18h
Larunbata : 9h/12h – 14h/18h
Astelehena, asteazkena eta ostiraletan hetsia.
Tél : 06 33 95 23 45

Leitzor asiatikoa

2023 lutte contre le frelon asiatique flyer page 0002

Posta eta helbideak : Kasu

Posta eta helbidea kasu :

  • Pentsa ezazu zure helbidea aldatzea 2019ko udazkenean ukan duzun helbide berria erabiliz.
  • Postak ez ditu oraindik helbide zaharrean idatziak diren gutunak hartzen eta banatzen
  • Herriko etxeak ziurtagiri bat emaiten ahalko dizu, galdeginik.

Osteopata Aiherran

L'osteo  Mobile   ostteopatia zerbitzu eskaintza ibiltari moduan

06 16 02 31 83    losteomobile64@gmail.com