Administratibo desmartxak
Berritasun bat karta gris eta gidatzeko permisarentzat
2017ko Urriaren 2tik goiti, autoko karta grisa eta gidatzeko permisaren libratzeko molde berria.
Informazio guziak azpi huntan irakurgai.
Info cg permis conduire (1.41 Mo)
Pasaporteak - Nortasun agiriak
PASAPORTEA
Biometriko pasaporte baten egiteko, ekipatua den herriko etxe batetara joan behar da. Aiherratik urbilena Hazparneko herriko etxea da.
Behar diren dokumentuen zerrenda hemen klikatuz atzemanen dituzue.
NORTASUN AGIRIA
Adinetan diren pertsonentzat (18 urte eginak) :
2014ko urtarrilaren 1a geroztik, frantses nortasun agiria 15 urtez bali da.
2004 eta 2013 urteen artean eginak izan diren agiriak automatikoki bali dira 15 urtez deus egin gabe.
KASU, 2017ko martxoaren 15etik goiti : Nortasun agiri baten egiteko, ekipatua den herriko etxe batetara joan behar da. Aiherratik urbilena Hazparneko herriko etxea da.
HITZORDURIK HARTU GABE : astelehenetik ostiralera, 09:00-12:00 eta 14:00-17:00
HITZORDUA HARTUZ : larunbat goizetan, 09:00-11:30 telefono zenbaki hauetara deituz : 05.59.29.16.60 edo 05.59.29.17.70
Dokumentu hauek behar dituze prestatu :
Lehen galdea delarik :
- 2 nortasun agiriko argazki berdinak (arauen araberakoak izan behar dira)
- Azken bizilekuaren frogagiri bat : jatorrizkoa + kopia bat (EDF faktura, ura, zerga agiria)
- Sortze agiria, 3 hilabete baino gutiagokoa dena (filiazio agiria edo kopi osoa)
Arraberritzea :
Nortasun agiriko arraberritzea galde egiten ahal da epemuga pasatu aitzin edo ondotik.
Lehengo agiria ekarri behar da. Ez baldin baduzu, arraberritze galdea desberdina izanen da (galtze edo ebaste kasuan sartzen zira) eta pagatuz da. Kasu berezi hortan, sartu harremanetan herriko etxearekin edo joan “service-public.fr” webgunera.
- Nortasun agiria aski berria da (oraino bali edo 5 urte baino gutiago epez kanpo da)
- Lehengo agiria : egiazkoa + kopia bat
- 2 nortasun agiriko argazki berdinak (arauen araberakoak izan behar dira)
- Azken bizilekuaren frogagiri bat : egiazkoa + kopia bat (EDF faktura, ura, zerga agiria)
- Nortasun agiria zaharra da (5 urte baino gehiago epez kanpo da) :
- Lehengo agiria : egiazkoa + kopia bat
- 2 nortasun agiriko argazki berdinak (arauen araberakoak izan behar dira)
- Azken bizilekuaren frogagiri bat : jatorrizkoa + kopia bat (EDF faktura, ura, zerga agiria)
- Sortze agiria, 3 hilabete baino gutiagokoa dena (filiazio agiria edo kopi osoa).
Prezioa : urririk
Adinetan ez diren pertsonentzat (18 urte petik) :
Adinetan ez den pertsona baten nortasun agiria 10 urtez bali da.
Nortasun agiri baten ukaiteko galdea egiten ahal da edozoin adinetan (ñiñi batentzat ere), baldintza bakarra frantsesa izan behar da.
Agiriaren galdea egiten delarik, haurraren presentzia beharrezkoa da. Buraso aginpidea duen pertsona bat (aita, ama edo tutorea) ukan behar du berarekin.
Nortasun agiri baten egiteko, haurraren bizilekuaren herriko etxerat joan behar da dokumentu hauekin :
Lehen galdea delarik :
- 2 nortasun agiriko argazki berdinak (arauen araberakoak izan behar dira)
- Burasoaren nortasun agiria (egiazkoa + kopia)
- Azken bizilekuaren frogagiri bat : jatorrizkoa + kopia bat (EDF faktura, ura, zerga agiria)
- Sortze agiria, 3 hilabete baino gutiagokoa dena (filiazio agiria edo kopi osoa)
Arraberritzea :
Nortasun agiriko arraberritzea galde egiten ahal da epemuga pasatu aitzin edo ondotik.
Lehengo agiria ekarri behar da. Ez baldin baduzu, arraberritze galdea desberdina izanen da (galtze edo ebaste kasuan sartzen zira) eta pagatuz da. Kasu berezi hortan, sartu harremanetan herriko etxearekin edo joan “service-public.fr” webgunera.
Agiriaren galdea egiten delarik, haurraren presentzia beharrezkoa da. Buraso aginpidea duen pertsona bat (aita, ama edo tutorea) ukan behar du berarekin.
- Nortasun agiria aski berria da (oraino bali edo 5 urte baino gutiago epez kanpo da)
- Lehengo agiria : jatorrizkoa + kopia bat
- 2 nortasun agiriko argazki berdinak (arauen araberakoak izan behar dira)
- Burasoaren nortasun agiria (egiazkoa + kopia)
- Azken bizilekuaren frogagiri bat : jatorrizkoa + kopia bat (EDF faktura, ura, zerga agiria)
- Nortasun agiria zaharra da (5 urte baino gehiago epez kanpo da) :
- Lehengo agiria : jatorrizkoa + kopia bat
- 2 nortasun agiriko argazki berdinak (arauen araberakoak izan behar dira)
- Burasoaren nortasun agiria (egiazkoa + kopia)
- Azken bizilekuaren frogagiri bat : jatorrizkoa + kopia bat (EDF faktura, ura, zerga agiria)
- Sortze agiria, 3 hilabete baino gutiagokoa dena (filiazio agiria edo kopi osoa).
Prezioa : urririk
Biztanle kontaketa
Jende guziek, izan mutiko ala neska, biztanle kontaketan izena eman behar dute 16 urte egin egunetik, 3 hilabete baten epean
Borondatezko eta baitezpadako desmartxa bat da. Aldi bakar batez egiten da.
Gazteak edo buraso aginpidea duen pertsona batek (aita, ama edo tutorea) joan behar du bere bizilekuaren herriko etxera dokumentu hauekin :
- Oraino bali den nortasun agiria (frantses nortasuna segurtatzen duena)
- Familiako liburuxka
Desmartxa horren bukaeran, biztanle kontaketaren agiria emana da gazteari eta DSNek* egin « Herritartasun ibilbidea » informazio liburuxka.
*DSN : Direction du Service National delakoa
Agiri horrek gaztearen zerbitzu nazionala justifikatzen du 18 urteak ukan arte.
18 urte ukan orduko, JDC*-aren parte hartze agiria galdetua da
*JDC : Journée Défense et Citoyenneté delakoa
Agiri bakar bat emana da (bere gain kopiak egitea ondotik). Galtze kasuan, gazteak harremanetan sartu behar du Paueko CSN zerbitzuarekin. Bizileku aldaketa bakotx (25 urte arte), helbide berria komunikatu izan behar da herriko etxeari eta CSN zerbitzuari.
"Service-public.fr"
BESTE EDOZOIN XEHETASUN GEHIAGORENTZAT, JOAN WEBGUNE HUNTARAT :