Aiherra-Antzuola herri parekatzea
Aurkezpena
Aiherra 2004a geroztik ofizialki parekatua da Gipuzkoako Antzuola herriarekin (Hegoaldean), Deskarga mendiko maldetan, Zumarraga eta Bergara artean.
Ahaidetza hori egiazki 1984 urtean sortu zen Belzuntze elkarteari esker.
Azalera : 27,9 Km²
Goratasuna : 231 m
Biztanlegoa : 1.900 biztanle
Aktibitate ekonomikoa : industria ondotik abeltzaintza eta laborantxa.
Hitzarmen ofiziala ikusi :
AIHERRA-ANTZUOLA hitzarmena 2004 urtekoa (senidetzearen 20 urten kari) (378.38 Ko)
AIHERRA-ANTZUOLA hitzarmena 2014 urtekoa (senidetzearen 30 urten kari) (785.16 Ko)
Urtero ahaidetza egun bat ospatzen dugu. Urte batez Aiherran eta bestean Antzuolan.
2021 - Antzuolako horma irudiaren berritzea
"Aiherra-Antzuola Mugak zubi" filma 30 urteen karietarat
2014 - Parekatzearen 30. urtearen ospakizunak
Egitarau ofiziala :
- Irailaren 28an ibilaldia Sara eta Zugarramurdiko inguruetan.
Aiherratik 9:30etan ttanko abiatuko gira otoz, eta 10:30eetan Saran oinez hasiko.
Anartean, Antzuolako lagunek gauza bera eginen dute Zugarramurdi aldetik.
12:30etan elkar topatuko dugu Lapurdi eta Nafarroako mugan, haren gainetik herri bat garela erakusteko. Hantxe trago bat eskainiko dugu.
Ibili nahi ez dutenentzat, hitzordua 12:30etan Sarako harpeetan. Ondotik, piknika, bakotxak berea ekarriz, eta egun pasa Sarako harpeen ondoan.
- Urriaren 25a, egun handia Aiherran
Pilota partida, zuhaitz landatzea Aiherrako plazan, eta bazkari alaitua.
Herriko etxeek hitzarmena berrituko dute.
Gauean kontzertuak denen etxean Belzuntzek antolaturik.
- Azaroaren 22a, egun handia Antzuolan
Aiherratik autobusak antolatuko dira, eta Pausuko Xaia ostatuan, bazkaria Aihertarrentzat.
Arratsaldean, zuhaitz landatzea Antzuolako leku berezi batean.
Iluntzean, Gau beila, Antzuolan. Lehen aldikotz, Belzuntzeren gaubeila Antzuolan !!
Prentsa agiriak :
- 2014 irailaren 25ko HERRIA kazetaren artikulua
- 2014 irailaren 26ko BERRIXKA kazetaren artikulua
- 2014 irailaren 27ko SUD OUEST kazetako artikulua
- 2014 urriaren 2ko HERRIA kazetaren artikulua
- 2014 urriaren 29ko SUD OUEST artikulua
- 2014 urriaren 30ko HERRIA kazetaren artikulua
- 2014 azaroaren 7ko BERRIXKA kazetaren artikulua
Eskolen parekatzea
2012 geroztik, Aiherrako 2 eskolak eta Antzuolako eskola harremanetan sartu dira eta elgarretarazten urtero aldizka.
Aurten, Aiherrako haurrak Antzuolara joan dira 2015eko maiatzaren 29an.
Azpi huntan, GOIENA Antzuolako kazetaren bideo ikusgai, egun hortan filmatua izan dena.
Iturria : www.goiena.eus/antzuola
Odon NOBLIAren olerkia
25 urteen karietarat, Odon NOBLIAk olerki bat idatzi zuen. Irakurtzen ahal duzue hemen klikatuz.