“Jendeak”: irakurketa eta antzerki
On 2018-03-18 at 17:00
- Denen etxea - AIHERRA
Belzuntze elkarteak gomitaturik, Ildoka taldeak “Jendeak” ikuskizuna emanen du martxoaren 18an, Aiherrako Denen Etxea gelan.
Daniel Landartek idatzi “Jendeak” liburutik hartu bederetzi kontakizun laburrek osatzen dute obra berezia, irakurketa eta teatroa uztartzen dituena. Ixtorio bakotxa, errealki gertatua edo asmatua, anedokta batetik abiatzen da, hala nola: bi anaiaren arteko tirabirak, gazte baten balentriak, bakotxaren sekretu bat edo beste, herriko hauteskundeak, bi laborari kexatu, alkoholaren ondorioak, auzo bereko jendeak nortsu ziren, eta dudarik gabe, apezek ere badute aipamen bat baino gehiago!
Emanaldi horren helburua hauxe da: euskara gozatuz, kontakizun horiek publikoaren baitan mota askotako oroitzapenak iratzarraraztea, gogoeta zonbaiten artetik, irri on batzu eginez.
Iraupena : 60 mn.
Sartzea: 5 €. Ondotik,
« Jendeak » liburua salgei izanen da.